Hasi gara lokalean lehen abestiak grabatzen. Itxura ona du egiten gabiltzan honek… Laster ikusiko dugu elkar!!!
LOKALEAN…
Azkenik, Iparragirreko lokal berriak entsaiatzeko moduan daudela esan daiteke. Hasi gara lehen entsaioak egiten, eta egia esan gustora gaude. Doinu berriak ere ditugu burutik bueltaka…ea gure ideiak, lokal berrietan abesti bihurtzen ditugun. Beste barik, laster elkar ikusiko garelakoan… SARKOR
Ibarrangeluko jaiak
Ekainak 24, Ibarrangeluko plazan (22.00) SARKOR + GAILUR + TRIKI TA KE Animatu!
Maiatzeko kontzertuen datak
Maiatzean emango ditugun kontzertuen datak ikusi ditzakezue gure Agendan!
Autobusak Bergararako
Zapatu honetan Bergarako Gaztetxean emango dugun kontzerturako Autobusa jarriko da. Tiketak hartzeko pasatu Ospa edo Arima tabernatatik.
Kontzertuen agenda eguneratua
Martxoa eta apirila kontzertuz gainezka datoz. Gernika, Elorrio, Bilbo, Bergara eta Lekunberri izango dira taldearen hurrengo geltokiak. Guztiak ikusteko sartu agenda atalera.
Donostiko Kafe Antzokia (DOKA)
Bariku honetan urtarrilak 28, HARROBIA ZUZEN ekimenaren baitan antolatutako kontzertuetan izango gara DOKAn, MANTISA taldearekin batera. Kontzertua gaueko 21.00etan (PUNTUAL) hasiko da eta sarrera 5€ izango da.
Kontzertua Bermeon
Zapatu honetan kontzertua emango dugu Bermeoko Kapillan, GABONAK ROCK FEST 2010 ekitaldiaren baitan, gaueko 22.00etatik aurrera. Gurekin batera CHILDRAIN, POWERFLIP eta GOVERNORS arituko dira. Sarrerak aurrez, Gernikako Arima tabernan egongo dira salgai 5 eurotan.
Kamiseta berriak
Kamiseta berriak atera ditugu! Baten bat gustoko baduzue, egin zuen eskariak KONTAKTUA ataletik, kolorea, talla eta diseinua zehaztuz!
Barikuan Gernikan
Bariku honetan Gernikan emango dugun kontzertua berezia, oso berezia izango da guretzako. Azkenaldian Gaztetxeak bizi izan dituen momentu txarrei aurre egiteko, kontzertu borobila esakintzea baino ez zaigu falta! Bestalde egun horretan bertan kamiseta berriak jarriko ditugu salgai! modelo desberdinak, zuri eta beltzean! On egin!!! eta barikurarte!!!


