2003an lehen aldiz batu eta gaur arteko ibilibidea egin dugu jadanik talde modura. Hainbat plaza, Gaztetxe, taberna eta leku desberdinetan jotzen egon ondoren bigarren diskoa kaleratu berri dugu SU EMOTEN izenburupean.

2004ko udan eman genuen lehen kontzertua, eta garai aldrebes xamarrak izan arren lehen egun hortatik gaur arte asko ikasi dugula esan dezakegu. Kuadrila bereko lau lagun batzeak are indartsuago egiten du taldea, eta ingurukoen berotasunak errazagoa bidea.

Punkrock edo "euskal rock"aren kutsuak, melodiak eta abiadurak definitzen gaitu, nahiz eta puntu honetara heldu arte, estilo eta bide desberdinak zeharkatu behar izan ditugun. demo bat, eta bi diskorekin (oingoan bai! eta su emoten), autoekizpenean oinarrituta eta ingurukoen laguntzarekin indarrez ekingo diogu atal berri honi!


GOAZEN GOAZEN GEUREA DA GARAIPENA!