BIOGRAFIA

Urte batzuk pasa dira Arratzuko lokalean batzen hasi ginen garaietatik. 2004ko uda hain zuzen ere. Ordutik, bina maketa eta disko plazaratu ditugu, eta kontzertu mordoa eskeini ere Euskal Herrian zehar. Punkrock bizkorra eta abiadura nabarmentzen dira gure musikan nahiz eta 2010eko uztailean argitaratu dugun lan berriak, kutsu desberdina izan.

SENTIMENDU GABE. honela gatoz atal berri honetan. Landuagoak, serioagoak, zuzenagoak dira diskoa osatuko duten hamar abestiak, beti ere aurreko urteetako bidea baztertu gabe. Muxikako Muxik-on! estudioetan, IƱigo Etxebarrietaren aholkupean grabatutako lana. Gizarteari, guri orokorrean, kritika egiten dion lana.

  • Print
Web diseinua 2klik komunikazioa | Webgunearen kudeaketa